Edukira joan

Memoria Historikoaren Legea

Menu nagusia

Nazien kontzentrazio-esparruetan hildako espainiarrak

Frantziako Borrokalari Ohien eta Gerrako Biktimen Ministerioak, Auzibide Zuzendaritzaren, Estatu Zibilaren eta Ikerketen bitartez, Espainiara bidali zituen nazien kontzentrazio-esparruetan hildako espainiarrei dagozkien Heriotzen Jakinarazpen Ofizialak. Dokumentu hauek berrogeita hamarreko hamarkadan heldu behar izan ziren Espainiako Erregistro Zibilera. Horiek gorde izanaren arrazoia hauxe da: Erregistro horretan daude espainiarren lurralde nazionaletik kanpoko jaiotza, ezkontza eta heriotzako erregistro-egintzak. 

Heriotza jakinarazpenak hamar liburukitan daude koadernatuta, jarraian azaldu bezala:

Liburua Abizenak, letren arabera Jakinarazpen-zenbakia
1 A-B 559
2 C-CH 485
3 D-F 398
4 G 492
5 H-LL 390
6 M 531
7 N-P 498
8 Q-R 363
9 S 354
10 T-Z 370

Erregistratutako biktimen kopurua hauxe da 4440.

Grazia-eskubideen eta bestelako Eskubideen Dibisioak hamar liburukiak digitalizatu ditu eta datu-basea sortu du, Jakinarazpen bakoitzaren datu garrantzitsuenak eskuratuz, hau da:

  • Heriotza Jakinarazpenaren Zk.
  • Abizenak Izena
  • Jaioteguna
  • Jaioterria
  • Probintzia
  • Heriotza-data
  • Kontzentrazio-esparrua
  • Herrialdea
  • Familiaren helbidea
  • Irudiaren erreferentzia
  • Liburua
  • Orria
Estatistiken arabera, hauxe ezar daiteke:
1. Hil ziren kontzentrazio-esparruei dagokienez:
Heriotzaren esparrua Hildako espainiar kopurua
BREITSTEIN 1
BREITSTEIN-MAUTHAUSEN 3
DACHAU 26
EBENSEE 1
EBENSEE-MAUTHAUSEN 1
FLORISDORF 1
FLORISDORF-MAUTHAUSEN 1
GROSS RAMING-MAUTHAUSEN 1
GUSEN 3959
GUSEN-MAUTHAUSEN 1
LINZ 3
MAUTHAUSEN 371
MELK 7
MELK-MAUTHAUSEN 1
SCHWECHAT-MAUTHAUSEN 2
STEYR 14
STEYR-MAUTHAUSEN 34
TERNBERG 4
TERNBERG-MAUTHAUSEN 8
WIEN 1
2. Heriotzen hilabete eta urteei dagokienez, hauek dira datuak:
  Urtarrila Otsaila Martxoa Apirila Maiatza Ekaina Uztaila Abuztua Iraila Urria Azaroa Abendua
1940 - - - - - - - - 1 2 11 18
1941 34 30 46 81 50 56 126 192 432 261 879 740
1942 505 192 70 49 46 39 81 48 28 76 57 38
1943 20 21 33 25 16 11 6 4 2 4 1 4
1944 5 5 11 8 7 4 5 4 9 4 6 6
1945 5 3 8 7 3 - 1 - - 1 - -

Egun lanean ari dira datu-basea hobetzeko.