Edukira joan

Memoria Historikoaren Legea

Menu nagusia

Pertsonei eragindako kaltea ordaintzeko eta aintzatesteko deklarazioa

Zer da?

52/2007 Legeak, Memoria Historikoaren Legea izenekoak, Gerra Zibilaren eta Diktaduraren garaian jazarpena edo indarkeria jasan zutenen ordain morala jasotzeko eta memoria pertsonala eta familiarra berreskuratzeko eskubidea aintzatesten du.

Hori dela eta, Legearen 4. artikuluak dio Gerra Zibilaren eta Diktaduraren garaian arrazoi politiko, ideologiko edo erlijiosoengatik jazarpena, kondena, zigorra edo beste edozein motatako indarkeria pertsonala jasan behar izan zutenek Ordain eta aintzatespen pertsonalaren deklarazioa izateko eskubidea dutela.

Arrazoi horien artean ondokoak daude: alderdi politiko, sindikatu, elkarte erlijioso edo militar, gutxiengo etniko, sozietate sekretu, logia masoniko eta erresistentzia-taldeetako kide izatea nahiz aukera kulturalekin, linguistikoekin edo orientazio sexualekoei lotutako jokabideak izatea.

Deklarazio honen bidez, Espainiako demokraziak Gerra Zibilaren eta Diktadura frankistaren ondoriozko bidegabekeria eta kalteak zuzenean jasan zituzten biztanleak ondratuko ditu. Bai bizia galdu zutenak, bai askatasunik gabe geratu zirenak: presoak, deportatuak, ondasunak konfiskatuta izan zituztenak, lan bortxatuetan aritu zirenak edo gure herrialdeko nahiz atzerriko kontzentrazio-esparruetan sartuta egon zirenak. Era berean, erbeste luze, beldurgarri eta, askotan, itzulezinera behartuta egotearen ondorioz aberria galdu zutenak ohoratuko dira.

Zer ondorio ditu ordainaren deklarazioak?

Deklarazioak Gerra Zibilaren eta Diktaduraren ondorioak jasan zituzten pertsonei aintzatespena eta ordain morala ematea dakar.

Eskatzaileari Justizia Ministerioak egindako titulua emango zaio. Bertan, aintzatespen eta ordain moralaren deklarazioa jasoko da.

Kaltetutako pertsona bakoitzari ordainaren deklarazio bana emango zaie. Behin emanda, Justizia Ministerioak tituluaren kopiak helarazi ahal izango dizkie, hala eskatuz gero, kaltetuarekiko harremana egiaztatzen duten beste senide edo erakunde publiko batzuei.

Deklarazioak ez dakar Estatuaren edo beste edozein administrazio publikoren ondare-erantzukizuna aintzatestea, eta ez du, ezta ere, ondorio, ordain edo kalte-ordain ekonomiko edo profesionalik ekarriko. Hala ere, erabat bateragarria izango da ordenamendu juridikoan ezarritako beste edozein ordain-formularekin.

Nork du ordain eta aintzatespen pertsonalaren deklarazioa eskatzeko eskubidea?

  • Zuzenean kaltetutako pertsonak, bere nazionalitatea edozein dela ere.
  • Hori hilda badago, honakoek eskatu ahal izango dute deklarazioa:
    • Ezkontidea, edo antzeko afektibotasun-harremana duen pertsona.
    • Aurrekoak: gurasoak, aiton-amonak, etab.
    • Ondokoak: seme-alabak, bilobak, etab
    • Anai-arrebak.
  • Ezkontiderik (edo antzeko afektibotasun-harremana duen pertsonarik) edota aipatu seniderik ez dagoenean bakarrik eskatu ahal izango dute deklarazioa kaltetua kargu eta jarduera garrantzitsuan izan duten erakunde publikoek (adibidez, udalak kaltetua alkatea bazen, unibertsitateak errektorea bazen, etab.). Horretarako, beharrezkoa da kide anitzeko gobernu-organoa aurretik ados jartzea.

Deklarazioa eskatzeko beharrezko dokumentazioa

  • Eskaera-eredua: Ordainaren deklarazioa eskatzeko orria EREDUAREN arabera formalizatu behar da (eredua hemen deskarga dezakezu).
  • Kaltetuari eta, hala badagokio, eskatzaileari buruzko dokumentuak. Deklarazioa nork eskatzen duen, honako dokumentu hauek ere aurkeztu behar dira (jatorrizkoak edo kopia konpultsatuak):
    • Kaltetuaren nortasuna egiaztatzeko agiriak (NAN, pasaportea edo nortasuna eta nazionalitatea egiazta dezakeen beste edozein agiri).
    • Eskaera ez badu kaltetuak betetzen, hilda dagoelako, eskatzailearen nortasuna eta kaltetutako pertsonarekiko harremana frogatzen duten dokumentuak ere aurkeztu behar dira (familia-liburua, erregistroko ziurtagiria, etab.).
    • Eskatzailea erakunde publikoa bada, erakundearen nortasun juridikoa eta kaltetuarekiko harremana frogatzen duten agiriak aurkeztu behar dira.
  • Eskaera egiteko gertakariei eta arrazoiei buruzko agiriak. Edozein modutan, eskatzaileak daukan dokumentazio guztia aurkeztu behar du arrazoi eta egiteen inguruan, baita apropos jotzen diren beste aurrekari guztiak.

    Horrez gain, Gerra Zibilaren eta Diktaduraren biktimen memoria pertsonal eta familiarra berreskuratzearekin erlazionatuta dauden entitate edo erakundeek, nola publiko hala pribatuek, eta Diktaduraren garaian jazarrita bizi izan ziren alderdi politiko, sindikatu eta elkarteek egindako agiriak eta txostenak ere aurkeztu ahal izango dira.

    Eskaera-ereduari erantsitako jarraibideetan agiriei buruz behar den informazio guztia eskaintzen da.

Epeak

Deklarazioa edozein unetan eskatu ahal izango da. Eskaerak ez badakartza izapidetzeko beharrezko datuak eta dokumentuak, interesdunak 10 eguneko epea emango zaio aurkez ditzan. Hala egingo ez balu, ebazpena emango da eta, bertan, eskaera bertan behera utzi duela ulertuko da.

Hori ez da oztopo interesdunak aurrerago beste eskaera bat aurkeztu ahal izateko, bere garaian aurkeztu ezin izan zituen dokumentuak lortu ondoren.

Administrazioak interesatuari ebazpena jakinarazi behar dio 6 hilabeteko epean aurkezpen datatik hasita. Epe horretan ebazpenik ematen ez bada, eskaera onartutzat joko da.

Eskaeraren aurkezpena

  • Bertara agertuta

    Eskaera Justizia Ministerioko ondoko edozein helbidetan aurkez daiteke

    • Ministerioko Lurralde Kudeatzailetzetan: kontsultatu helbideak (PDF. 31 KB)
    • Herritarrentzako Arretarako Bulego Zentralean -Erregistro Orokorra- (Plaza de Jacinto Benavente, 3. 28012 Madril)

      Plano de la Oficina Central de Atención al ciudadano: Plaza de Jacinto Benavente, núm. 3, 28012 Madrid

  • Internet bidez (ziurtagiri digitalarekin)

    Ordain eta araketa pertsonalerako eskaerak bertaratuz edo modu telematikoan, Internet bidez, egin daitezke. Eskatzailearen nortasunaren akreditazioa egiaztagiri digitalaren bidez egingo da.